Gorka Santesteban esatariaren kantu kuttunak
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
Gorka Santestebanek 15 urte daramatza irratigintzan, baina aurretik, haurra zela, etxean kaseteekin irrati esataria izatera jolasten zuen. Bigarren Kafean ondo ezagutzen dugu, saioaren entzule fina baita. Kulturzale amorratua da, «herriko kultur agenda naizela esaten didate askok».
Horregatik, Doinuetatik Haratago tartera gonbidatu dugu, bere abesti kuttunenak ezagutzeko. «Asko kostatu zait aukeratzea» aitortu digu, baina bidaiak ardatz gisa hartu, eta osatu du bere zerrenda. Grezia, Done Jakue Bidea eta Madril bisitatu ditugu abestiekin.