Skabidean taldeak otsailaren 19an hasiko du 'Hiri Zahar Zikina' diskoaren aurkezpen bira
Nikolas Leonardo Skabidean taldeko tronpetajoleak, 'Hiri Zahar Zikina' lan luzea aurkeztu digu asteko 'Reggae Fever' saioan. Lan berriaren inguruan aritzeaz gain, otsailaren 19an abiatuko duten biraren xehetasunak eman dizkigu.
This browser does not support the audio element.
Aste honetako 'Reggae Fever' saioan, Euskal Herrian geratzeko tartea hartu dugu. Iruñeatik, Skabidean taldeko Nikolas Leonardo gerturatu da gurera, 'Hiri Zahar Zikina' lan luzearen inguruan hitz egin eta aurkeztu ahal izateko. Disko berri honen nondik norakoen inguruan hitz egiteko tartea, luze eta zabal hartu nahi izan dugu, baita bi aste barru (otsailak 19) hasiko duten biraren inguruan ere. Termometroak gori-gori jartzeko intentzio osoarekin gerturatu gara beste behin. Reggae Sukarra ona da!