IRRATIA

Lau emakume nafar telebistatik arrakastaren olatura

Urte gutxian lau emakume nafarrek beren tokia egin dute musikaren zirkuituan telebistan egindako lanari esker. Iker Bárbarak haien inguruko errepasoa egin du MusikHaria saioan, asteroko ‘Zarata’ tartean.

Alizzz ospe handiko ekoizlearekin batera ikusi dugu azkenekoz Amaia Romero iruindarra.

This browser does not support the audio element.


«NafarOT deituko diogu aste honetako tarteari», esan zigun umoretsu Iker Bárbarak aste honetan MusikHaria saiorako hautatu zituen kantuak aurkeztean. Izan ere lau abeslari, lau emakume, nafar izan ditugu protagonista aste honetako ‘Zarata’ tartean.

Operación Triunfoko azken hiru edizioetan lau euskal herritar izan dira bertan eta, benetan lan ona egin ostean, beren lanak aurkeztuz ibili dira ondoren. Amaia Romero izan zen hiruretan lehena eta, gainera, lehiaketa irabazi zuen iruindarrak. Urtebete beranduago, Natalia Lacunza atarrabiarraren txanda iritsi zen eta hirugarren izatea lortu zuen. Azken biak, lehiaketa horretan euskaraz abestu zuten lehen bi abeslariak izan ziren, Maialen Gurbindo eta Anne Lukin. Biek ala biek diskoa kaleratu berri dute, lehendabizikoak Chica Sobresalto moduan.

Behin industrian sartu direnean egin dutenaren xehetasun ugari kontatu dizkigu Iker Bárbarak eta haien gaztetasunaz eta nortasunaz ere aritu gara. Ibilbide oparoa duten abeslariak dira lauak, bai behintzat berek hori horrela izatea nahi badute.

Hauek izan dira Bárbarak haiek egindakoaren lagin moduan ekarri dizkigun kantuak:

– Alizzz x Amaia - El encuentro (Gallery session)

– Natalia Lacunza - Quiero dormir contigo (ft. Trashi)

– Anne Lukin ft Gorka Urbizu - Lisboa

– Chica Sobresalto ft. Leire Celestino - Fusión de nucleo (PamploSound)