IRRATIA

Energia berezia duten kantuak hautatu ditu Izkander Fernándezek bere azken tartean

Bizitzako etapa desberdinetan izandako bizipenekin lotura egiten dugu kantu askorekin. Energia dosi positiboa ematen diotenak ekarri dizkigu aste honetan Lemoako musika adituak.

Ia 35 urte darama martxan Su Ta Gar taldeak. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

This browser does not support the audio element.


Gai abstraktuen inguruko hautaketak egiten dizkigula esaten du sarritan Izkander Fernándezek. Abstraktuak edo ez, ulertzen dugu zer ekarri nahi izaten duen eta kasu honetan energia positiboa zabaldu nahi izan digu hautatu dituen kantuekin. Bizitzako etapa desberdinetako uneekin lotutako kantuak dira harentzat, hasi nerabezarotik eta gaur egun artekoak.

Hauxe azken tartean egindako hautaketa:

– Su Ta Gar - Azkar zuregana

– Viva Belgrado - Calathea

– De la cuna a la tumba - Catalizador

– Violent SOHO - Sleep year

– At the drive-in - Archarsenal