Kera Deia | Pata Negra
This browser does not support the audio element.
Etxahun Arregi
Joan zen asteburuan ere musika dotorea entzuteko aukera izan genuen 'Kera Deia' saioan, Sevilla aldean izan baikinen larunbatean. 1978an sortu eta 1990an agur esan ziguten 'Pata Negra' bandako artistek kaleratutako lanen erritmora jarri genuen Naiz Irratia.
Flamenkoa, blues-a eta Rock estiloan kaleratu ohi zituzten beraien kantuak Raimundo Amador eta Rafael Amador anaiek. Ibilbide paregabea izan zuten banda honetan, baina aurretik ere 'Veneno' taldean ere beraien onena eman zuten Kiko Venenorekin batera.