Live
Sasio berezia izango da hau. Ez dugu talde batez hitz egingo, baizik eta disko batez. Diskoak osorik entzun ditugu, hasieratik bukaerara. Pink Floyd taldearen 'Wish you were here' diskaz arituko gara. Bai, disko bakarrak ematen du saio oso bat egiteko. Egia esan Pink Floyd disko denekin gertatzen da hori.
1965ean sortu zen taldea Londresen, rock sinfonikoa, rock progresiboa, XX. mendeko talderik onena da, bai nire ustez behintzat. 300 milioi disko baino gehiago saldu ditu, eta datu bakar honek asko dio.
'Wish You Were Here' 1975. urtean kaleratu zen. Diskoa taldearen partaide ohiari, Syd Barretti, egindako omenaldia da. 'Shine on you Crazy Diamond¡-en hitzek, oso kriptiko eta ilunak, Barretten buruko osasun arazoak gogoratzen dituzte; 'Wish You Were Here-k, berriz, lagun zaharraren hutsunea gogora ekartzen du. Zazpi urte pasatu dira Barrettek taldea utzi zuenetik (edo utziarazi zutenetik), baina taldekideengan utzitako eraginak bizirik zirauen, antza.
Diskoak salmenta arrakasta lortu zuen erraz, kaleratu bezain laster lehenengo postura heldu baitzen Erresuma Batuko zein Estatu Batuetako disko zerrendetan. Kaleratu eta hilabete batean, milioi bat ale salduak ziren. Arrakasta azkar honen erantzulea, dudarik gabe, aurreko lana izan zen ('The Dark Side of the Moon¡), horrek eragin baitzuen lan berriarekiko ikusmina.