IRRATIA

Izar Hernando [Ernai]: «EHk behar du preso politikorik gabeko herria izan aurrera egiteko»

#GazteokZuekin dinamikaren baitan, ekimenak egin zituen pasa den asteburuan Ernai-k. Izar Hernando bozeramaleak esan digu «EHan gatazka politiko-armatuaren ondorioak bizi dituen azken belaunaldia» nahi dutela izan, eta horretarako, ezinbesteko ikusten dutela presoen auziari irtenbidea ematea. 

Ernaik ekitaldiak egin zituen pasa den asteburuan Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Usurbilen (argazkian). (Andoni CANELLADA/FOKU)

This browser does not support the audio element.


Preso politikorik gabeko Euskal Herria amesten du Ernai gazte antolakundeak, nahiz eta ulertzen duen, badirela bestela salbuespen neurri indargabetu beharrekoak; horien artean, Izar Hernando bozeramaleak esan digunez, «larriki gaixo dauden presoak» kaleratzea. 

Larunbaterako Sarek eta Bakegileek deitu duten zitarako deialdia egin dute, eta dei berezia egin diete gazteei bertaratu daitezen. «Urtero da garrantzitsua joatea, baina aurten badu garrantzia berezia; azkenaldian urrats garrantzitsuak eman  dira, nahiz eta nahiko ez izan. Gazteok balioan jarri nahi ditugu urrats horiek eta horietan sakondu dadin, herri presioa ezinbestekoa da».