IRRATIA

Liher taldearen lana Izkander Fernandezen begietatik

Hard rocka, Jam aretoa, doinu dentsoak… Denetarik izan dugu azken asteetan Izkander Fernandezen eskutik MusikHaria saioan egiten duen tartean. Aste honetan Liher taldearen inguruan hitz egin digu, paralelismo batzuk ere egin dituelarik.

Liherrek Donostiako Kafe Antzokian emandako NAIZ Kontzertua. (Gorka RUBIO/FOKU)

This browser does not support the audio element.


Gai bat hartu eta horri buelta ematen dio Izkander Fernandezek ostegunero-ostegunero MusikHaria saioan. Aste honetan Liher taldea izan dugu hizpide. ‘Hemen herensugeak daude’ lana kaleratu du 2020an talde gipuzkoarrak. Lan kontzeptual mardula. «Ez dute zorte handirik izan, baina benetan mirestekoa da euskal talde batek Liherrekoen moduko apustu bat egitea. Konposatze lanetik hasi eta azken emaitzaraino sekulako lana egin dute», kontatu digu Fernandezek.

Baina, ohikoa duen moduan, beste taldeei begira ere jarri da Liherren lanaren aitzakian Fernandez eta hiru proposamen luzatu dizkigu, tartean protagonisten beren kantu bat:

– The Bellrays - Too many houses in here

– Liher - Testigantza

– Soundgarden - Superunknown