Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

Kultur panoramaren kritika egin du 'Liher' taldeak kantu berri baten bidez

Bizi ditugun garaiok gogorrak izaten ari dira musikarientzat. Sare sozialetan hainbat salaketa eta gogoeta egin dituzte 'Liher' taldeko kideek. Oraingoan, ordea, kantu baten bitartez adierazi dute barruan gordeta dutena.

Audio_placeholder

Kultur panoramaren kritika egin du 'Liher' taldeak kantu berri baten bidez

Loading player...
Musikaren eszenak bizi dituen garai zailak agerian utzi nahi izan ditu 'Liher' taldeak.
Musikaren eszenak bizi dituen garai zailak agerian utzi nahi izan ditu 'Liher' taldeak.

Lide Hernando rap edota hip-hop doinuetan entzuteko aukera izan dugu azken orduotan. Bai, beren estilotik urrun, «ibilbidean irla bat izango den kantua» kaleratu du 'Liher' taldeak.

Musikari asko atsekabetuta eta minduta dago garaiotan. Izan ere, kultura aktibatu dela bai, baina oraindik ere asko falta dela uste du Hernandok. Hartara, hori guztia salatu nahi izan dute hip-hop estiloan egindako kantu baten bidez. Taldearen izenari buelta eman, 'REHIL', eta nihilismo hitzaren 'NHLSM' akronimoa erabili dute horretarako.

«Argi utzi nahi dugu ez daukagula ezer estilo honen kontra. Aitzindari izan direnak, beren ibilbidea hortik eraman dutenak eta musika mota honetatik bizitza estilo bat egin dutenak miresten ditugu», azpimarratu du Hernandok.

Bizi duten egoeraz eta kantuaren nondik norakoez aritu da MusikHaria saioan.

Jaurlaritza Logoa