Kera Deia | The dark side of the moon
This browser does not support the audio element.
Etxahun Arregi
Atzoko saioan bezala, gaurkoan ere Pink Floyd taldearekin arituko gara. Beraien 'The Dark Side of The Moon' zortzigarren albumeko lanak entzunaz, albumari goitik beherako errepasoa emango diogu.
1973. urtean kaleratu zen diska hau eta musika komertzialaren historian 4. diskorik salduena (40 milioi ale baino gehiago) izan da. Diskoa iraultza teknikoa ere izan zen, soinu efektu oso bitxiak edukiz garai horietarako. Alan Parsons ingeniariak taldearen zerbitzura jarri zuen bere jakituria, lan biribila lortuz, trikimailu teknologikoek britainiar laukotearen soinu oniriko eta erakargarria areagotzen baitute.