Izaskun Ellakuriaga: «Durangoko azokaren buztana Euskal Herriko liburu-dendetan luzatu daiteke»
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
Ezohikoa izaten ari den urte honetan, ezohikoa izango da Durangoko Azoka. Osasun-egoerak baldintzatuta, aldaketa ugari iragarri dituzte aurtengo ediziorako. Nagusiena, aurten ez dela standik egongo Landako Gunean. Horren ordez, denda birtuala sortuko dute azokan egon ohi diren liburu, disko, ikus-entzunezko eta gainontzeko sormen-lanak erosi ahal izateko.
Berrikuntza hori azaldu digu Izaskun Ellakuriagak gaur Bigarren Kafean. Baina argi utzi digu adi egon beharko garela, azaroaren 26ean sorpresa gehiago aurkeztuko baitituzte.