Euskal ekoizleen lana goraipatu du Iker Bárbarak aste honetako 'Zarata' tartean
Lau proposamen oso desberdin luzatu dizkigu aste honetan Bárbarak. Horietako batekin Euskal Herrian, atzeko lanak, ekoizlearenak, daukan garrantzia nabarmendu nahi izan du kazetari bilbotarrak.
This browser does not support the audio element.
Astelehenero moduan aste honetan ere 'Zarata' tartea egin dugu MusikHaria saioan. Iker Bárbarak lau proposamen luzatu dizkigu beste behin eta ez gaitu epel utzi. Izan ere, espero ez genituen doinuak ekarri dizkigu aste honetan.
Arrazoi nagusia, artistez gainera ekoizleak ere badaudela azpimarratzea izan da. Horren adibide bezala 'Piek' ekoizle nafarra ekarri digu. «Batetik elektronikaren maitalea naizela erakutsi nahi izan dut, baina, bestetik, Euskal Herrian sekulako DJ eta ekoizleak ditugula ere gogorarazi nahi izan diet entzuleei. Izan ere, kasu honetan, Dominikar Errepublikako artista batekin egin du elkarlana 'Piek' ekoizle nafarrak», kontatu digu Iker Bárbarak.
Hauek aste honetako zerrenda osatzen duten lau kantuak:
– Mississippi Queen & The Wet Dogs - Welcome home
– Nazca - ¿Por qué caemos sin hacer ruido?
– Mi buenaventura - Los indios
– Letón Pé & Piek - Perder el control