IRRATIA

Pandemoniyua | Ibai Luque

Ibai Luque

This browser does not support the audio element.


2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Ibai Luque gonbidatu dugu, artista, marika eta trabestia.

Gertutik ez du bizitu Ibai Luquek covid19a, ez da gaixotu behintzat. Hara ere ez da konfinamendua egoera xamurra izan berarentzatko, gurasoen etxean harrapatu baitzuen pandemiak, etxez aldatzen ari zen. «Psikologikoki gogorra izan da. Batez ere, zure bizitza denean bizi queer bat, bizi askea, eta erlazio sexuafektiboetan oso ezberdina; eta bat batean gurasoen etxean zaude», krisialdi gogorra bizitu zuela aitortu digu.

Inork gutxik hitz egin du pandemia honek guztiak eta instituzioetatik hartutako erabakiek sistema binario heteronormatiboan ez daudenen gain izan duen eraginaz. Queerren «espazio alternatiboak desagertu dira» dio Ibai Luquek «bisibizlizazioa kendu digute, eta hori ez daukagun momentutik ez gara existitzen, eta existitzen ez garenez, ezin gara harremandu».

Konfinamenduan batez ere, baina ondoko hilabeteetan ere queerren egoera zein den salatu du Luquek. «Zein dira gure cruissing guneak orain? Nola harremanduko gara?  Nor arduratu da gune horiek mantentzeaz?» dio, eta salatu «Ez baduzu lan finkorik, ez baduzu bikoiterik, ez baduzu seme alabarik, ez baduzu txakurrik...ezin duzu kalera atera? Nola harremanduko gara orduan queerrak? », eta horregatik dio «Kolektibitatea ukatu digute. Etxekoa ez den harremana kontagiorako foko bihurtu dute».