Etiopia, gizateriaren jatorria, ezagutu dugu Angel Cuerdorekin
This browser does not support the audio element.
Igone Mariezkurrena
Herrialde zoragarri batera bidaiatuko dugu gaur, liluragarria bere gogortasunean, baina, abegitasunean baita ere, bere kultur aberastasunean eta edertasunean. Etiopheara goaz gaur, Afrikako adarrera, gizateriaren jatorrira eta Angel Cuerdo eta bere familiaren eskutik egingo dugu bidaia. Angel Cuerdo tolosarra asko bidaiatutakoa da, eta egia da saio ugari egin daitezkela bere joan etorriekin. Baina gaurkoak Euskal Herriaren eta Etiopiaren arteko hainbat lankidetza proiektu ezagutzeko balioko digu, eta horregatik ere bada interesgarria.