Gaizka Maiza eta Ioritz Egiguren kirolariak garajeari etekina ateraz
Garajea kiroldegi bilakatzen ari da kirolari batzuentzat etxetik atera ezin duten honetan. Horietako bi Naiz irratian izan dira, Gaizka Maiza, Leyma Coruñako saskibaloi jokalaria, eta Ioritz Egiguren Amezketako klubeko pilotaria.
This browser does not support the audio element.
Ez da erraza kirolariek forma fisikoaren galerarik ez izatea, erritmo falta eta lesioetarako erraztasuna areagotzea dakar egoera honek. Naiz irratian izan dira, Gaizka Maiza, Leyma Coruñako saskibaloi jokalaria, eta Ioritz Egiguren Amezketako klubeko pilotaria. Maizaren kasuan baloiarekiko eta Egigurenen kasuan pilotarekiko kontaktua mantentzea da zailtasun handienetako bat. Hala ere, garajeari etekina ateratzen ari direla aipatu dute entrenamenduak egiterako garaian.