Aritz Leoz (Altsasukoak aske): «Erantzun irmoa behar du sententzia honek»
Altsasuko gazteen kontrako sententzia atera berritan, Aritz Leozek, 'Altsasukoak Aske' plataformako lagunak, «injustiziak jarraitu» egiten duela deitoratu du. «Itxaropena genuen gure lagunak kalean ikusteko eta ez da hala izan; amorrua handia da», gehitu du. «Mobilizazioekin jarraitzeko arrazoi potente bat dugu, eta erantzun irmoa emango diogu sententziari», esan du Leozek.
This browser does not support the audio element.
'Altsasukoak aske' plataformak mobilizazio asko antolatu ditu herrikideen askatasuna eskatzeko, eta «tamalez» horretan jarraituko dute. Aritz Leozek altsasuarrak «kokoteraino» daudela esan digu. Orain arte mobilizazioak egiteko motiboak soberan bazituzten, orain dinamika horiei jarraipena emateko «motibo potentea» dutela dio, eta sententziak «erantzun irmoa» behar duela.