Live

Gaurkoan premisa erraza bezain konplikatu batekin gatoz. 15 disko perfektu aukeratu ditugu, eta hurrengo orduan zehar, astero egiten dugun bezala, zuekin partekatuko ditugu. Hori baita gure helburu nagusia, gitarrekin egindako musika partekatzea, musikaren inguruan jolastea eta zuen altxor handienetako bat bihur daitekeen abesti eta disko berriak aurkitzea. Hau 2026an argitaratutako diskoekin hasi baino lehenagoko azken saio berezia da.


