Live

NAIZ irratia

Enpresen arteko partidak datoz Binakako Txapelketan

Lehen hiru jardunaldiak jokatuta, eskuz binakakoa fase berri batean sartuko da. Orain arte enpresa bereko bikoteak aritu dira elkarren aurka; datozen asteetan, ordea, bi enpresen arteko lehiak izango dira nagusi. Katedrako kinielak prest!

Audio_placeholder

Enpresen arteko partidak datoz Binakako Txapelketan

Loading player...
Artola-Imaz eta Jaka-Iztueta partida Beotibarren.
Artola-Imaz eta Jaka-Iztueta partida Beotibarren. (Jon URBE | FOKU)

Hiru jardunaldi jokatuta, parekatua dago Binakako Txapelketa nagusia. Bost bikote ditugu bi garaipenekin berdinduta, eta Peio Etxeberriak eta Rezustak osatutakoa da oraindik uztarik bildu ez duen bakarra. Ostiral honetan abiatuko da laugarren jardunaldia, eta honekin batera iritsiko dira bi enpresen arteko lehiak, orain arte enpresa bereko bikoteak aritu baitira elkarren aurka. Ostegunero legez, Katedra aplikazioa zabalik, asteburu honetarako gure kinielak egin ditugu. Batzuk arriskatzen hasi beharra ere badugu, zure kasua al da?

Jaurlaritza Logoa