Live

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

Eduki zehatzen zain, «begi onez» hartu dituzte aldundiaren proposamenak Elkarrekin Podemosen

Aurrekontuei begirako bigarren negoziazio bileraren ostean, «jarrera positiboa» sumatu du bere aldarrikapenekiko Elkarrekin Podemosek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan. «Aurten behingoz, igoera nabarmena egon da gizarte politiketan», dio Miren Echeveste batzar nagusietako bozeramaileak. 

Audio_placeholder

Eduki zehatzen zain, «begi onez» hartu dituzte aldundiaren proposamenak Elkarrekin Podemosen

Loading player...
Naiz Irratiko estudioetan izan da EP-ko Miren Echeveste.
Naiz Irratiko estudioetan izan da EP-ko Miren Echeveste. (NAIZ IRRATIA)

Gipuzkoako aurrekontuen negoziaketa betean, alderdiak beraien proposamenak egiten dabiltza eta momentuz, «begi onez» ikusten du Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko batzarkide eta bozeramaileak Gipuzkoako Foru Aldundiak erakutsitako prestutasuna, «gure aldetik ikusi duguna da gobernuko alderdien jarrera positiboa gure funtsezko bost neurrien inguruan». Hori bai, mahai negoziatzailera eramaten diren proposamenak dokumentu ofizialetan ikusi arte, zuhurtzia mantenduko dutela aurreratu du Echevestek, «orain ikusiko dugu zer konpromiso eta zifretan mamitzen den aldeko jarrera hori». 

Azken urteetako aurrekontuetan industria jarduerak eta azpiegiturek pisu handia eduki duten arren, EAJk eta PSEk agintzen duten aldundian politika sozialen aldeko apustu handiagoa egin dutela uste dute. Horrek, negoziazioak erraztu ditzakeela iradoki du Elkarrekin Podemoseko ordezkariak, «behingoz igoera nabarmena egon da gizarte politiketan eta esaten dutenaren arabera, ildoa hori izango da hemendik aurrera ikusita zein den gure proiekzio demografikoa eta gure gizartearen beharrak».

Jaurlaritza Logoa