Live
«Atzo izan zela eta aldi berean 10 urte pasa direla dirudi» esan digu Marina Landak atetik sartu denean. 2023an ARIA proiektuaren lehen diskoa aurkeztera etorri zen, eta orain bigarrenarekin dator: 'Aurrera Begira'. «Gure estiloa eta soinua bilatzen aritu gara eta agerikoa da eblouzioa, bai energia eta baita idenditate aldetik ere».
«Disko berriak 5 taldekideon begirada du» kontatu digu Landak, baina Oriol Flores ekoizlearen begirada ere aipatu nahi izan du; bere laguntza izan dute diskoaren grabazioan, baina kantak ondo landuta eraman dituzte estudiora. «Ez dakit zenbat aldiz jo ditugun abesti hauek grabatu aurretik» kontatu du Iñaki Olaskoaga taldekideak.
Asko du pop-etik disko honek. «Popak edozein mezu trasmititzeko balio du, eta eragin handia izan du gure gizartean, beraz, estilo honi espazioa egiten jarraitu behar dugu» dio abeslariak.
Bi abesti eskaini dizkigu Bigarren Kafea irratsaioan.


