Live

Aste honetako Aztarna solidarioaren tartean ezohiko gonbidatua izan dugu. Aratz Tabar Arrietak Medicusmundik antolatutako ‘Sexualitatea, generoa eta garapena’ ikastaroan parte hartu zuen eta honek Perura Manuela Ramos erakunde feministarekin praktikak egitera joateko aukera ekarri zion.
Handik bueltan, Peruko esperientzia azaldu du NAIZ Irratiaren mikrofonoetan eta azaroaren hasierarako antolatu duten ikastaroan parte hartzeko deia egin du Tabarrek.


