Live

Malen Frantsesena Arnaiz

«Kera Erromintxelaz, etxea da, eta Kera etxea da emakume guztiontzat»

Kera Elkarteak, Topaketa Pedagogiko eta Feministen 5. edizioa antolatu du urriaren 7tik 10era. Honen inguruan hitz egiteko Arrosa Sareko ZEBRABIDEA Saioan izan dugu Palmira Dual, Kera Elkarteko kidea.

Audio_placeholder

«Kera Erromintxelaz, etxea da, eta Kera etxea da emakume guztiontzat»

Loading player...
Topaketa Pedagogiko eta Feministak
Topaketa Pedagogiko eta Feministak (KERA ELKARTEA)

Kera Emakume Ijitoen Elkartea da. Gipuzkoan zehar lan egiten dute, Ijito Herriaren, eta bereziki emakume Ijitoen bizi-baldintzak hobetzeko. Hainbat izaten dira aurrera eramaten dituzten proiektu eta ekintzak, eta horietako baten 5. edizioa antolatu dute urriaren 7, 8, 9, eta 10rako. 'Topaketa pedagogiko eta feministak, emakume Ijitoekin' izenburupean, egitarau potoloa prestatu dute.

Palmira Dualek, Kera Elkarteko kideak, azaldu duen moduan, «Kera Erromintxelaz, etxea da, eta Kera etxea da emakume guztiontzat». Aurtengoan 600 urte betetzen dira Ijito Herria Iberiar Penintsulara iritsi zenetik. Eta hori gogoan hartuta egitarau oparoa antolatu dute, gerturatu nahi duen edonorentzat.

 

Jaurlaritza Logoa