Live

NAIZ Irratia

‘Hil artean bizi’, Ilargik Iñurri elkartearekin egin duen abestia

Ilargi Arrizabalaga Lezoko musikariak kantu berri bat plazaratu du Iñurri Elkarteko kideekin elkarlanean sortua. Minbiziaren gaiari heldu dio Ilargik eta kanturako ondoan izan ditu Marina Landa eta Ines Osinaga.

Audio_placeholder

‘Hil artean bizi’, Ilargik Iñurri elkartearekin egin duen abestia

Loading player...

Gai gogorrei samurtasunez heltzen badakiela erakutsi du bere ibilbidean Ilargik eta bide horretan ale bat gehiago gehitu du bere uztara ‘Hil arte bizi’ kantuarekin. Iñurri Elkarteko kideekin elkarlanean, jasotako hainbat testigantza medio, minbiziaren bueltan pairatzen dutena eta bizitzen dutena entzun eta abesti forman plazaratu du. 

Marina Landa eta Ines Osinaga izan ditu ahotsetan kolaboratzen eta Haritz Harreguyren estudioan grabatu du abestia. Bideoklipa, berriz, Jon Alberto Lejardik gidatu du. Elena Guinea, Lur Serrano eta Aritz Aranburu dira piezan agertzen diren aktoreak. Abesti honekin batera, diskoa badatorrela ere kontatu du Ilargik MusikHaria saioan, baina, bitartean, kantuak dion moduan, hil artean bizi.

Jaurlaritza Logoa