Live

Haziberri festibalaren 5. edizioa izango da bihar Gernikako Europako Herrien Parkean eta han arituko den Gaizka Insunza musikari gernikarra izan da Kosta ala kostako lehen gonbidatua.
Atzetik, Urdaibai Guggenheim Stop plataformako Eider Gotxi izan da gurean eta museoko zuzendaritza aldaketaren aurrean ea beren aldarrikapenak zer nolako tokia duen jakin nahi izan dugu.
Kalez-kale ginela Urdaibai Txirrindularitza Eskolakoekin ere egin dugu topo eta haien atzetik NAZ Taldekoekin aritu gara hizketan. Kaleratu duten EPaz, NAIZ Irratiko Beste bat saioetan izandako esperientziaz eta udarako dituzten planez hitz egin dugu.
Bukatzeko, Euskal Herriko hainbat txoko dantzan jarri dituen eta jarriko dituen Xaibor DJ eta animatzailea ere izan da gure uhinetan. Gernikarrak aurten martxan duen zozketaren berri eman digu.
Bihar Baionan izango da Kosta ala kosta saioa, Patxa plazaren inguruan, festen hasierako goiza nola bizitzen ari diren jakiteko.




