Live

NAIZ Irratia

Gakoak bota aurretik, Baionako bestetan izan da Kosta ala kosta saioa

Patxa plazan, Baionako Besta Alternatiboen bihotzean hainbat herritarrekin aritu gara hizketan uztailaren 9ko saioa aurrera eramateko.

Audio_placeholder

Gakoak bota aurretik, Baionako bestetan izan da Kosta ala kosta saioa

Loading player...
EH Baiko koordinatzaile orokor Txomin Casteigts Patxa Plazan izan da Kosta ala kosta saioan.
EH Baiko koordinatzaile orokor Txomin Casteigts Patxa Plazan izan da Kosta ala kosta saioan. (NAIZ IRRATIA)

Patxa plazara iristerako Baiona zuriz eta gorriz janzten ari zela nabaritu dugu hiriburuko karriketan barna. Patxondo Peñako Fred eta Mattin izan dira goiztiarrenak mikro aurretik pasatzerako garaian. Bazkaria zuten gaur bestak hasi aurretik.

Laborarien Xokoko Kaiet Barberarena ere iritsi da Patxa plazako set-era. Guztia prest dute egunero-egunero euskal laborariek ondutako produktuekin eskainiko dituzten jan-edanak zerbitzatzeko. Horrez gainera, laborari izateaz eta dituzten kezken inguruan ere aritu gara harekin hizketan.

Txomin Casteigts EH Baiko koordinatzaile orokorrarekin ere aritu gara Baionako Besten inguruan hizketan. Besta ereduaz, euskararen presentziaz edota turistifikazioaz aritu gara Casteigtsekin hizketan.

Bukatzeko, Zizpa Gaztetxeko lehendakari Lukas Hiriart eta Baiona Ttipiko Ostalarien Elkarteko Sebastien Ager izan dira azken gonbidatuak. Baionako Besta Alternatiboen antolakuntzan eta 2032 kolektiboko kide diren aldetik, haien kezka eta proposamenak jaso ditugu.

Bihar, uztailak 10, Bilbon izango gara, Areatza inguruan, BBK Live edota Aste Nagusiaz harago, badelako bizitzarik Bilbon ere.

Jaurlaritza Logoa