Live

NAIZ irratia

Adi eta Ari | Nola erabili bihurtu hitza?

[1x38] Nola erabili behar dugu 'bihurtu' hitza? Zer bihurtu, ez zertan...

Audio_placeholder

Adi eta Ari | Nola erabili bihurtu hitza?

Loading player...
Esnez betetako pitxerra eta edalontzia
Esnez betetako pitxerra eta edalontzia (Wikipedia (CC))

ANDER:
Egun on, Nerea. Zer moduz?

NEREA:
Betiko martxan, ondo!

ANDER:
Aizu, zuk ba al dakizu zer den laktofilia edo laktofilo?

NEREA:
Egia esan, ez ditut hitz horiek inoiz entzun, baina pentsatzen dut esnearekiko zaletasun handia edo zaletasuna duten pertsonak adierazten dituela, ezta?

ANDER:
Gutxi gorabehera, bai. Laktofilo, Ama esnearekiko fetitxismoa duen gizona litzateke. Bere fantasia sexuala amaren esnearekin lotuta dago.

NEREA:
Horrelako jendea ere ba al da, ba?

ANDER:
Bai, neska, eta horren ondorioz, ama esnearen merkantilizazio edo salerosketa sarea gero eta handiagoa da, batez ere, Internetek ematen dituen aukeren ondorioz.  

 

AUDIOA | Ama esnea

 

NEREA:
Hamaika ikusteko jaioak gara! Interneten ama esnea lortu ezin duten amei laguntzeko jarri dute, baina horrekiko fetitxismoa duen jendeak erosten du batez ere ama esnea.

ANDER:
Jendeak ze fantasia arraroak dituen!

NEREA:
Badakizu, zenbat buru, hainbat aburu! Ba fantasiekin ere gauza bera gertatzen da!

ANDER:
Zertan bilakatuko ote gara martxa honetan!

NEREA:
Ander! Zertan bilakatu ez, zer bilakatu! Hori bai, artikulurik gabe jarriko dugu, mugagabean.

ANDER:
Egia, barkatu! Askotan gaztelerako ohitura batzuk barneratuegi dauzkagu eta kasu hau horren adibide garbia da.

NEREA:
Askotan gertatzen da, bai. Bigarren kafea saioko aurkezle den Goiuri Ezeizak ere gauza bera egin du erreportaje baten hasieran:

 

AUDIOA | Ama esnea

 

ANDER:
«Ingeniariek robot hiper errealistak sortu zituzten, eta pornografian bilakatu zen»

NEREA:
«Zientzialariek adimen artifiziala garatu zuten, eta *pornografian bilakatu zen».

ANDER:
«Amek komunitateak sortu zituzten euren haurrentzako nahikoa esne ekoizten ez zutenek esnea izan zezaten, eta ezetz asmatu, pornografian bilakatu zen».

NEREA:
Euskaraz gauza edo pertsona bat beste zerbait bilakatu edo bihurtzen denean, ez dugu zertan erabiltzen, zer baizik, aurretik esan bezala, mugagabean.  

NEREA:
Kasu honetan, hainbat amak izan zezaketen behar bat asetzeko aukera ematea pornografia bihurtu dela esan nahi zuen Goiurik.

ANDER:
Zuk orain esan duzun bezalaxe, gauza bera gertatzen da bihurtu aditzarekin. Bilakatu eta bihurtu sinonimoak dira eta era berean osatuko ditugu beraiekin esaldiak.

NEREA:
«Jaungoikoak ura ardo bilakatu omen zuen».

ANDER:
«Igela ere printze urdin bilakatu zen igela eta printzea ipuinean».

NEREA:
Eta orain denak printze urdin faltsuarekin ametsetan!

ANDER
«Neguko mendietako elurra udaberrian, pixkanaka, ibaietako ur bilakatzen da».

NEREA:
Baina gero eta elur gutxiago ikusten dugu neguan!

ANDER:
Zer uste duzu bilakatuko dela gure mundua hemendik urte batzuetara?

NEREA:
Batek jakin! Batzuetan nahiago dut horretan ez pentsatu!

ANDER:
Pentsa dezagun orduan gaur ikasi dugun kontzeptuetan!

NEREA:
'Bihurtu' eta 'bilakatu' aditzak euskaraz ZER kasuarekin deklinatzen ditugu.

ANDER:
Hala da. Gaur ikusi dugun bezala: ez daitezela asmo onez sortutako ekimenak hain erraz pornografia bilakatu.

NEREA:
Gure lana behintzat bihurtu dadila etorkizuneko erreferente!

NEREA:
Tira, tira, erreferente baino gehiago, izan dadila entzulearen gustuko!

ANDER:
Hala izan bedi!

NEREA:
Eta horrelako seriotasunarekin hurrengora arte agurtuko zaituztegu!

ANDER:
Agur eta ondo bizi!

NEREA:
Aio!

Jaurlaritza Logoa