Live

Bigarren Kafea

«Elementu gutxirekin ahalik eta gehien egiten saiatzen gara»

Anabasari abestu dio Dena taldeak bere disko berrian. Ondarruko musika talde gazteak elkarrizketa akustikoa eskaini digu Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

«Elementu gutxirekin ahalik eta gehien egiten saiatzen gara»

Loading player...

Dena esan nuen, ez nuenean ezer gehiago esan. Hala dio, kantu batean gaur gurean izan dugun DENA taldeak. Ondarrutik datoz eta 'ANABASA' du izena haien hirugarren lan luze honek. Gazteak izanik ere, denbora izan dute bi disko, bi bira, geldialdi bat eta hirugarren hau egiteko ere. «Prozesu luzea izan da, aldaketa asko egon dira; disko hau 2023ko udan sortuta zegoen diskoa da, eta gero kapak eta kapak jarri dizkiogu».

Gainera, gauzak era konkretu batean egitearen inguruan ere hitz egin dugu haiekin. Proiektuen gainean egoteaz. Eta era politiko batean planteatzeaz dena. «autogestioak ez du esan nahi gauzak bakarrik egin behar direla, egin daitezke gauzak autogestiotik besteekin saretuta» kontatu digute. Izan ere, hirukotea oso murgilduta dago Ondarruko Gaztetxean gertatzen ari den loraldian. ‘Betepaeta’ kolektiboaren parte dira. Eta kontzertuak antolatzeaz gain, disketxe autogestionatu gisa funtzionatzen hasi dira, beste taldeekin batera.

Diskoa Tolosan grabatu dute. Bonbereneako estudioan, Karlos Osinagarekin. «Bilatzen genuen soinua bazen Karlos Osinagaren karakteristikoa den soinu bat». Bigarren lanean bezala, honetan ere errepikatu dute formula bera. Orain, hura aurkezteko misioarekin abiatu dira biran. Kontzertuz beteriko tartea dute orain. 

Jaurlaritza Logoa