

Live 13:00h - 14:00h
KirolHaria
14:00h - 16:00h
Euskal Herriko Itzulia
16:00h - 17:00h
Gelditu Makinak
Alkizatik Hernialdera, edo Hernialdetik Alkizara egin daiteke 'Kutsidazu Bidea' ibilbidea. Egiteko erreza da, atsegina, eta naturaz gozatzeko aukera aparta. Gainera bi helmugetan sabela goxo betetzeko aukera ere badago, hala ziurtatu digu Brian Cullen Tolosaldeko turismo gidak.
1994an Josean Sagaztizabalek idatzitako nobelan Juan Martinek Arrialdetik Alkizako euskaltegira joateko egunero egiten zuen bide bera da 'Kutsidazu bidea'. Pozez zoratzen, «Txanogorritxo bezala», topatu dugu Josean Sagaztizabal idazlea. 'Kutsidazu Bidea, Ixabel' eleberriak eman dizkion pozak kontaezinak direla aitortu digu, azkena Tolosaldetik deia jaso zuenean, kontatzeko 'Kutsidazu Bidea' sortzeko planaren berri jakin zuenean.
Hernialden bertan izan da ibilbidearen aurkezpen ofiziala, bertan bildu ditugu Sagaztizabalek eta Cullenek esandakoak.