Live 07:00h - 12:00h
Asteburuko Haria
12:00h - 13:00h
Kontatzera Noazu
13:00h - 14:00h
Bideokluba

Iazko Korrikaren lehen egunean 36 migratzaileri Bidasoako muga zeharkatzen laguntzea egotzita auziperatutako zazpi ekintzaileen aurkako epaiketa urriaren 7ra atzeratu dute, defentsak hainbat galdera aurrejudizial aurkeztu ostean. «lehen garaipen» bat bezala hartu dute auzipetuek, epaiketa eta karguak mantentzen direla badakiten arren. Beste behin ere, «elkartasuna ez da delitua» oihukatu dute epaitegiaren kanpoaldean bildutakoek eta jakinarazi dute ia 3600 autoinkulpazio jaso dituela J´acuse kanpainak. Hona hemen Naiz Irratiak egunaz egindako kronika.