Live
«Ordutik geratzen den gauza bakarra oroitzapen onak dira»
Urtea garaipenarekin hasi du Bera Berak, baina begirada guztiak larunbat honetako hitzorduan ditu jarrita, EHF Europa Ligako multzoen faseko lehen partidan, alegia. Aurrean aurkari ezagun bat, Paris 92, «oroitzapen onak ekartzen dituena», Alba Menendez Bera Berako kapitainak adierazi duenez.
«Ordutik geratzen den gauza bakarra oroitzapen onak dira»
2024a sekulako urtea izan bada Bera Berarentzat 2025a ere ez dute makal hasi. Donostiarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten atzo Gascan Granollersen aurka, geldialdi batek beti ekartzen duen erritmo falta gaindituta. Orain, ordea, begirada guztiak larunbat honetako hitzorduan dituzte jarrita, EH Europa Ligako partidan. Multzoen faseko lehena izango da eta arerio ezagun bat hartuko dute Gascan, Paris 92 talde frantziarra.
2021ean kokatzen da aurrekaria, non Bera Berak ezustekoa eman eta Paris kanporatu zuen etxetik kanpo gainera. «Ordutik geratzen den gauza bakarra oroitzapen onak dira», azaldu du Alba Menendez Bera Berako kapitainak, «bi taldeak ordutik ona asko aldatu baikara».
Multzoa aztertuta, «aurrera egiteko aukerak» ikusten ditu jokalari zarauztarrak. Paris 92 ez ezik, HSG Bensheim Flames talde alemaniarra eta Norvegiako Fredrikstad izango dituzte arerio, talde ezezagunak azken biak. Lehen helburua multzoen fasean egotea zen, eta lortu dute, «baina egoera ikusita hurrengo fasera pasatzea ez da ezinezkoa», dio Menendezek.