Live

Ritxi Aizpuru

Pelax: «Euskal kulturan erreferente askoren falta sentitzen dut, bidean galdu dira hainbat»

'Pelax' Unai Pelayo da. Donostian jaio zen 1989an. EP eta disko luzeak kontatuta sei lan argitaratu ditu. Beti autoekoizpenaren bidea erabili du, autogestioarena. Pedagogia ikasketan egin ditu eta, egun, musika irakaslea da.

Audio_placeholder

Pelax: «Euskal kulturan erreferente askoren falta sentitzen dut, bidean galdu dira hainbat»

Loading player...
Unai Pelayo 'Pelax' NAIZ irratiko estudioetan
Unai Pelayo 'Pelax' NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ IRRATIA)

«Euskal kulturan erreferente askoren falta sentitzen dut, eta hainbat bidean galdu dira» esan du  kezkaz Pelaxek Otea Lili saioan. «Asko begiratzen dugu atzera, baina gehiegi», dio, «belaunaldi oso bat falta da gure erreferenteetan». Boterearen aurrean dugun jarrerak ere kezka eragiten dio: «Erabat otzan eta meneko nahi gaitu botereak, irizpide askeak ezabatuta», adierazi du NAIZ irratiko mikrofonoetan.

Pink Floyd edota King Crimson taldeak gustuko ditu, musika progresiboak eta haiengandik eragin handia jaso du kantu askotan. Pelax, Itoiz, Xabier Badiola, Napoka Iria, Diabolo Kiwi taldeen abestiak aukeratu ditu solasaldirako.

 

Jaurlaritza Logoa