Live
Edizio honetako programak hamar film luze ikusteko aukera emango du, jaialdi ezagunetan parte hartu dutenak (Cannes, Sundance, Seminci, Berlin). Gainera, ‘Dahomey’ (Mati Diop, 2024) film luzea, Berlinen Urrezko hartza irabazi berri duena, Bizkaian estreinatuko du.
Inaugurazio-ekitaldian, urriaren 21ean, Simone de Beauvoir 2024 saria emango zaio Gracia Querejeta zuzendari eta gidoilariari. Ana Barrio Zinemakumeak Gara! taldeko kideak eman dizkigu xehetasun guztiak 'Bideokluba' saioan.
Sail Ofizialaz harago, beste zenbait jarduera antolatu dira: film labur eta luzeen proiekzioak, tailerrak, mahai inguruak, hitzaldiak, testuak eta argazkiak biltzen dituen erakusketa bat (ikus entzunezkoen euskal industriaren oraina genero-ikuspegitik erradiografiatzen duena), eta topaketak gonbidatutako zuzendariekin, euren filmak jendaurrean aurkez ditzaten.
Era berean, 7 film labur (euskararako azpitituluekin) eta Argentinako zinemaren historian funtsezkoak diren hiru tituluren bertsio berrituak ikusiko ditugu: ‘Camila’ (María Luisa Bemberg, 1984), ‘Yo, la peor de todos’ (María Luisa Bemberg, 1990) eta ‘Un muro de silencio’ (Lita Stantic, 1993).
Bilboko hainbat gunetan eramango da programa aurrera: Yohn jauregia, BBK aretoa, Nestor Bazterretxea Aretoa, Golem Alhóndiga, Dock Cine Ballonti, Bilbao Arte, BBK kuna, Basauri Sozial Antzokia eta Azkuna Zentroa.
Egitarau osoa webgunean kontsulta daiteke.