Live

Bigarren Kafea

«Gaur egungo dibortzioetan etxeko animalien kustodiak kudeatu behar dira»

Iraila omen da dibortzioen hilabetea. Oporretatik bueltan, harremana eteta erabakitzen dute bikote askok, bereziki 40-49 adin tartekoetan. Horregatik, Maite Tolosa abokatua gonbidatu dugu dibortzioen nondik norakoak azaltzeko. 

Audio_placeholder

«Gaur egungo dibortzioetan etxeko animalien kustodiak kudeatu behar dira»

Loading player...

Abuztuan bai bikotearekin zein bikotearen familiarekin denbora gehiago igarotzeak batzuetan harremana sendotzeko balio du eta besteetan guztiz kontrakoa. INE (Instituto Nacional de Estadísticas) erakundeak argitaratutako azken ikerketaren arabera, iraila da dibortzio gehien ematen diren hilabetea. 

Baina dibortzio guztiak ez dira berdinak izaten eta beraz, EMA Abokatuak bulegoko Maite Tolosa gonbidatu dugu gurera prozesuaz hitz egiteko. Dibortzioa eta banaketaren arteko desberdintasunez gain, dibortziaren baita eman daitezken aukerak erakutsi dizkigu: adostasunezko dibortzioa eta adostasunik gabea.

«Adostua bada, azken emaitzak asetuago uzten ditu prozesuko parte guztiak, nolabait beraiek dutelako erabakitzeko ahalmena, eta hori hitzarmen batean jasotzen da. Eta adostua ez bada, azken erabakia epaileak hartzen du eta kontrola galtzen da nolabait» esan digu Tolosak. 

Baina desadostasunak ohikoak izaten dira. «Desadostasuna edozerk sor dezake; behin gertatu zitzaigun hozkailuko imanengatik ere ados ez jartzea» aitortu digu abokatuak. 

Dibortzioaz luze eta zabal aritu gara Maite Tolosarekin Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa