Live

Ion Garate - Zuriñe Iglesias
Interview
Xabier Zaldua
Herri kirolaria

«Disfrutatu egin nahi dut azkena; askotan gozatzen duzunean emaitza hobeak etortzen dira»

Xabier Zaldua azkenekoz lehiatuko da Euskal Pentatloiko final handian: «Disfrutatu nahi dut, eta aukerarik badut, podiumera sartu, baina badakit zaila izango dela». Egin duen ibilbide dena du «oso maitea»: «Lehenengo apustutik, azken saioraino». Aizkorarekin jarraituko duela adierazi du.

Audio_placeholder

«Disfrutatu egin nahi dut azkena; askotan gozatzen duzunean emaitza hobeak etortzen dira»

Loading player...
Xabier Zaldua 2022ko finalean.
Xabier Zaldua 2022ko finalean. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Azkenekoz lehiatuko da Euskal Pentatloieko finalean Xabier Zaldua herri kirolaria. Ondo ikusten du bere burua finalaren atarian: «Ikaragarri ondo sentitu nintzen joan den igandean finalerako prestakuntza egin nuen entrenamenduan, bertan egindako denborak, podiumerako balio du». Izeta IV ikusten du hautagai nagusia, nahiz eta akaso Xabat Olaizolak egin diezaiokeen «kontra pixka bat».

 

Jaurlaritza Logoa