Live

NAIZ irratia

Amnistia Legea eta independentismoaren erronkak Katalunian

Ostegun honetan onartu du Espainiako Kongresuak Amnistia Legea. Ekhiñe Atorrasagasti eta Iñaki Iriondo kazetariekin jarraitu dugu zuzenean saioa analisi mahaian. Horrez gain, Europako Parlamenturako hauteskundeen kanpaina aztertu dugu eta euskal aktualitateaz hausnartuu.

Audio_placeholder

Amnistia Legea eta independentismoaren erronkak Katalunian

Loading player...
ERCko buru Oriol Junqueras gaur Madrilen, prentsaren galderak erantzuten
ERCko buru Oriol Junqueras gaur Madrilen, prentsaren galderak erantzuten (Javier Soriano | AFP)

Aldeko 177 eta kontrako 172 bozkekin, eta hilabeteetako bidea egin ostean, Amnistia Legea onartu du ostegun honetan Espainiako Kongresuak. Ekhiñe Atorrasagasti eta Iñaki Iriondorekin batera aztertu dugu legearen esanahia, pisua eta onarpenaren ondorioak. Eginkizun horretarako izan dugu gurekin ere Ander Errasti Etiika eta Filosofia Politikoan doktorea.

Euskal aktualitateari ere erreparatu diogu. Tartean, Joseba Iturrateren Euskalduna Jauregiko zuzendari izendapenari eta EAJko militantziaren ezinegon eta haserreari. Horrez gain, Europako Parlamenturako Sumarreko hautagai Andeka Larrearen hausnarketak ere ekarri ditugu analisi mahaira.

Amaitzeko, Euskarabenturaren edizio berriaren xehetasunak ezagutu ditugu Haizea Solagurenbeaskoa komunikazio arduradunaren eskutik.

Jaurlaritza Logoa