Live

Ion Garate - Zuriñe Iglesias
Interview
Alberto Agirrezabalaga
Zarautz taldeko jokalaria

«Ibilbidea amaitzen duzunean, zerekin geratzen zara? Gaurkoa bezalako esperientzia batekin»

Zarautzek asteazken honetan jokatuko du Kopako partida Guadalajara Asobal Ligako taldearen aurka (19:30ean). Alberto Agirrezabalaga (Zarautz, 1988) Zarauzko jokalariak adierazi du irabazten badute ondo, baina sari bat bezala hartuko dutela. Zilarrezko mailan ari dira lehiatzen zarauztarrak.

Audio_placeholder

«Ibilbidea amaitzen duzunean, zerekin geratzen zara? Gaurkoa bezalako esperientzia batekin»

Loading player...
Alberto Agirrezabalaga irudian atzekaldean, zazpi zenbakia duela.
Alberto Agirrezabalaga irudian atzekaldean, zazpi zenbakia duela. (@AmenabarZarautz)

«Xarma berezia du Asobal Ligako talde bat Zarautzen izateak» adierazi du Alberto Agirrezabalaga taldeko jokalariak. Gaurko lehia sari bat bezala hartuko dute zarauztarrek, neurketa garrantzitsuena larunbatean baitute. Hala ere, Agirrezabalagak adierazi du «sentsazio onak» pilatzen saiatuko direla asteazken honetan, asteburuko ligako partidari begira. 11. postuan dira zilarrezko mailan, jaitsiera postuetatik puntu bakarrera.

35 urte diru Agirrezabalak eta esperientzia handia du eskubaloian. Atzerrian aritutakoa da, Eslovenian eta Hungarian. Europako Liga jokatzeko aukera ere izan zuen RK Trimo Trebnje Esloveniako taldearekin. 2018an etxera itzuli zen. «Maila oso on batean gaude; ez da erraza herri txiki bat zilarrezko mailan denbora luzez egotea. Taldekideei disfrutatzeko esan diet, ez urduri jartzeko eta lasai hartzeko».

 

Jaurlaritza Logoa