Live

NAIZ Irratia

'Zeuk esan' haurtzaro eta nerabezarorako laguntza zerbitzua, «bakardadea izan da etengailua»

Kepa Torrealdea 'Zeuk esan' haurtzaro eta nerabezarorako laguntza zerbitzuaren koordinatzaileak esan du «presaka» dabilen gizarte «kontsumistaren» irakurketa egin behar dela. Aldi berean, adierazi du eskola jazarpena «esku-balazta askatu gabe» egiten dela, eta eskubideak «lorpen kolektiboak» direla.

Audio_placeholder

'Zeuk esan' haurtzaro eta nerabezarorako laguntza zerbitzua, «bakardadea izan da etengailua»

Loading player...
Kepa Torrealdea 'Zeuk esan' haurtzaro eta nerabezarorako laguntza zerbitzuaren koordinatzailea.
Kepa Torrealdea 'Zeuk esan' haurtzaro eta nerabezarorako laguntza zerbitzuaren koordinatzailea. (Irekia)

Kepa Torrealdea da ‘Zeuk esan’ haurtzarorako eta nerabezarorako laguntza zerbitzuko koordinatzailea. Gazteen beharrak aldatzen doazela adierazi du, baina ez denak. Aldi berean, nabarmendu du eskola jazarpena «esku-balazta askatu gabe» egiten dela, eta eskubideak «lorpen kolektiboak» direla.

116 111 telefono zenbakian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haur eta nerabeek laguntza topatu dezakete, Zeuk esan zerbitzuan. Kepa Torrealdea da bertako koordinatzailea. Gazteen beharrak aldatzen doazela adierazi du, baina ez denak, ordea. Haren hitzetan, gizartea aldatzen doan neurrian, eskaera batzuk ere aldatzen direla.

Deitzen dituztenak batez ere nerabeak dira. Lehen jasotzen zituzten deiak haurren eta nerabeen egunerokotasunari lotuta zeuden, ezinegon psikologikoari, antsietateari eta beraien arteko iskanbilei lotuta, baina, bakardadean emandakoak ere hainbat ziren. Horrekin, begi-belarriak erne jarri zitzaizkien.

«Presaka dabilen gizarte batean, noraezean, abiapuntu gabe dabiltza gazteak». Alderdi horretatik, Torrealdeak aldarrikatu du gizarte ereduaren irakurketa bat egin behar dela.

Eskubideak, «lorpen kolektiboak»

Pandemian lan asko pilatu zitzaien. Heltzen zitzaizkien eskaerak desberdinak ziren, lehenago egunerokotasunari lotutako kontsultak baziren, pandemiaren barruan, aldiz, familiari lotutakoak. Nerabeak ezinik ibili ziren lau hormen barnean, itota, hainbat kontsulta nahiko larriak izan zituzten. Gerora, berriz, gehitu egin dira osasun mentalari lotutako kontsultak, oro har. Torrealdearen esanetan, joan den urtekoa inflexio puntu bat izan daiteke. Bakardadea izan baita etengailua.

Eskola jazarpenaren inguruko kontsulak, berriz, asko jasotzen dituzte. Batez ere gurasoen aldetik. Bullynga gauza berria ez den arren, Torrealdeak adierazi du gaur egun antzematen direla nolabaiteko berezitasunak. Haren ustetan, gaur egun bullynga galgagailua askatu gabe egiten da. 

Garai bakoitzak bere argi-ilunak dituela adierazi du eta nabarmendu gaur egun, teknologiaren erabilera maltzurrari buelta eman behar zaiola.  Portaera etikoak gauzatu behar direla, alegia. Eskubideez ere nabarmendu du, altxorrak direla, lorpen handiak. Eta, ezeren gainetik, lorpen kolektiboak

Jaurlaritza Logoa