Live

NAIZ irratia

Dena prest Tafallan Erdialdeko Euskal Jairako

Ez zuten halako erantzunik espero, baina pozik daude Erdialdeko Euskal Jaiak izandako harrerarekin. 1.200 pertsona espero dira bazkaltzeko larunbat honetan Tafallan. Egitasmoak hainbat helburu ditu, baina bereziki euskararen erabilera eta hizkuntza ikasteko nahia piztea direla dio Haizea Lizarbek.

Audio_placeholder

Dena prest Tafallan Erdialdeko Euskal Jairako

Loading player...
Goiz goizetik giro aparta espero dute Tafallan, Erdialdeko Euskal Jaian
Goiz goizetik giro aparta espero dute Tafallan, Erdialdeko Euskal Jaian (Agerraldia)

Lasai hasi da Euskararen astea Tafallan. Hala aitortu digu Haizea Lizarbe Agerraldiako kideak. Baina larunbaterako atsedenik gabe ari dira lanean. eta ez da gutxiago ere, jendetza espero baitute Tafallan. Lehen aldiz ospatuko da Erdialdeko Euskal Jaia. Hasiera batean, inguru herrientzako eskaintza gisa irudikatu zuten, baina jakin badakite Euskal Herriko hainbat txokotatik ere bertaratuko dela jendea. Horren seinale da 1.2000 lagunek eman dutela izena herri bazkarian.

Horrez gain, goizean eskualdeko eragileen arteko kalejira antolatu dute, haien arteko saretzea irudikatu asmoz. Aisialdi eta kultura eskaintza zabal izango da eta gaualdia Zea Mays, Rotten XIII eta Trikidantzen eskutik borobilduko dute.

«Ez bada erabilgarri ikusten, zertarako ikasi euskara?»

Eskualdeko euskaltzaleak elkartzeko aitzakia izango da Euskal Jaia. Baina ez hori bakarrik. «Giro aparta egoteaz gain, elkar ezagutu, proiektu berriak piztu eta gauza berriak sortzeko aukera izan dadila» espero dute.

Horrez gain, euskarazko aisialdia eskaintzearen garrantzia azpimarratu du Lizarbek. Ez soilik erabilera astintzeko, hizkuntza bera ikasteko grina ere pizteko baizik. «Horrelako uneetan euskarak protagonismo handia du eta espero dugu horrek ere ikasteko gogoa piztu eta kontrako jarrera txikitu ditzala».

Jaurlaritza Logoa