Live
Ekainaren 9an ospatuko dira Europako Parlamentuko hauteskundeak eta ostiral honetan ekingo diote alderdiek kanpainari. Urrun sumatzen dituzte herritarrek Europako instituzioak eta Ibai Azparren NAIZ eta GARAko kazetarien ustez horrek eragina izango du parte hartzean. Abstentzioa izango da gako nagusietako bat; bigarrena, ultraeskuinaren indartzea.
Azken inkesten arabera bederatoi herrialdeetan gailendu daiteke ultraeskuina. Tartean, Europar Batasuneko sortzaile diren Frantzia, Italia, Belgika eta Herbeheretan. Ezkerran, ordea, Berdeen jaitsiera espero da, baina The Left koalizioaren hazkundea ere bai. Hala ere, Irlandako kasua da soilik adierazgarria. Sinn Feinek bertan irabaztea espero baita.
Azken legegintzaldian hartutako neurriek ultraeskuinaren gorakada elikatuko dutela uste du Azparrenek. Horrez gain, Ukrainiako gerra, Gazako egoera, nekazarien protestak eta migrazio politikak agendaren erdigunean egongo direla uste du.