Live

Amets Jordan Arrieta eta Egoitz Arbiol Albeniz

alde Erantziz | Zintzilikatua

Zintzilikatura iritsi gara eta, oraingoan, etsitzea tokatzen zaigu. Izan ere, batzuetan kontrola askatzea da erabaki ausartena. Edo, are gehiago, onartzea egoera hasieratik ez dela zure esku egon.

Audio_placeholder

alde Erantziz | Zintzilikatua

Loading player...

Denbora eta esfortzu asko xahutu duzu gauzak bere horretan mantentzen. Soka bati tiraka elementu guztiak estu helduz, dagokien lekuan gera daitezen, zure ikuspuntutik hor egon behar baitute. Zintzilikatuarekin, soka askatzeko garaia dela onartzen duzu, hori baita aurrera egiteko bide bakarra eta, prozesua ahalik eta gutxien oztopatzeko, zure burua buruz behera jartzen duzu. Posizio horretan, beste perspektiba batetik begira, ate eta bide berriak ireki dira zure begien aurrean.

Honi oso lotuta, gizontasunaz eta desboteretze prozesuez hitz egin dugu.

Jaurlaritza Logoa