Live

Bigarren Kafea

Lehen pertsonan kontatutako bortxaketa, zuri-beltzezko film bat eta Herzogi buruzko dokumentala

Eraso sexualak, jazarpena eta drogen kontsumoa lantzen dituen 'Baby Reindeer', aurrekontu txikiarekin egindako 'Gelditasuna ekaitzean' eta zinemari buruzko 'Werner Herzog: Radical dreamer' dokumentala dira aste honetako gomendioak. 

Audio_placeholder

Lehen pertsonan kontatutako bortxaketa, zuri-beltzezko film bat eta Herzogi buruzko dokumentala

Loading player...
Gomendatu ditugun film eta telesailak
Gomendatu ditugun film eta telesailak (Bigarren Kafea)

Astelehenero, puri-purian tartean, telesail eta pelikulen zerrenda luzatzeko gomendioak ematen ditugu Bigarren Kafean Imanol G. Gurrtuxaga zuzendariarekin. Hauexek dira aste honetakoak:

'Baby Reindeer' - Netflix

Duela egun batzuk estreinatutako zazpi ataleko telesail hau izan da lehenengo gomendioa. 'Baby Reindeer' (2024), Richard Gadd aktoreak idatzi eta zuzendatuko telesaila da, Gaddek berak bizitako gertakari batzuetan oinarrituta. 

Lehenengo atala 2015ean gertatzen da, Donny (Richard Gadd) taberna batean ari da lanean, Martha (Jessica Gunning) bezeroa sartzen denean. Martha Donny jazartzen hasiko da, eta hori izango da telesailaren abiapuntua. «Ikus-entzunezko honen laugarren atalak sari ugari jasoko ditu» esan du Goiuri Eceizak. 

'Gelditasuna ekaitzean' - FilmIn

'La quietud en la tormenta' (2022) izan da hirugarren gomendioa. «Aurrekontu txikiarekin egindako maisulana». Alberto Gastesik zuzendua, zuri-beltzean filmatutako eta Donostian eszenaratutako kronika sentimentala da filma. 

'Werner Herzog: Radical Dreamer' - Movistar+

Dokumental honetan, Thomas von Steinaecker zinegileak Werner Herzogekin bere ibilbide luzean lan egin duten pertsonekin hitz egin du. Herzogen beraren ahotik ere pasadizo harrigarriak entzun ditzakegu. Aurpegi ezagun asko agertzen dira: Christian Bale, Nicole Kidman, Robert Pattinson... 

Entzun sekzioa osorik hemen. 

  

Jaurlaritza Logoa