Live

NAIZ Irratia

Julen Orbegozo: «Irabazle asko, eta galtzaile gutxi ikusi nituen»

Julen Orbegozo kazetari eta irakaslearekin batera aztertu dugu hauteskundeen osteko biharamuna. Zer iruditu zaizkio alderdien erreakzioak? PSEren posizioa indartzeak EAEn, zer mezu bidaltzen du estatura?

Audio_placeholder

Julen Orbegozo: «Irabazle asko, eta galtzaile gutxi ikusi nituen»

Loading player...
Durangon, atzo, hauteskundeetan jendea botoa ematen.
Durangon, atzo, hauteskundeetan jendea botoa ematen. (Jon URBE | FOKU)

Julen Orbegozo kazetari eta irakaslearekin batera aztertu dugu hauteskundeen osteko biharamuna. «Irabazle asko, eta galtzaile gutxi ikusi» zituen atzo alderdien emaitzen osteko balorazioan: «EAJn lasaitasun irudia, EH Bildun euforia zintzo bat, eta Elkarrekin Podemosen hileta bat».

Hauteskunde emaitzen inguruan hedabideek ematen dituzten lerroburuez ere aritu da. «Kazetaritza objektiboa ez da existitzen», haren hitzetan, eta nork bere ikuspuntu edo interpretazioa egiten du.

EH Bilduren hazkundeaz, EAJren beherakadaz, gehiengo abertzale zabalaz, eta ezker konfederalaren gainbeheraz aritu da, besteak beste.

 

 

Jaurlaritza Logoa