Live
Sora hitza bolo-bolo dabil sare sozialetan. Baina zer da? Adimen artifizialaren bidez, bideoak sortzen ditu testutik abiatuta; zuk prompt edo testu-komando bat idazten duzu ikusi nahi duzuna esanez, eta ezerezetik sortzen du. ChatGPTk hitzekin, edo DALL-Ek irudiekin egituen duenaren antzera. «Beti ari gara testua pixelekin erlazionatzen, harreman oso konplexuetan» dio Unai Elordi Hidalgo, adimen artifizialen adituak.
Hainbat adibide argitaratu dituzte; emakume bat Tokioko kaleetan oinez, mamutak elurretan, astronautei buruzko pelikula baten trailerra... «Saiatu dira bideojokoetako mekanika eta irudi hipererrealistak erabili dituzte, baina oraindik ez digute kontatu atzetik dagoena» esan digu Elordik.
Hain dirudite benetakoak, beldurra sentiarazten dutela irudiek. Baina zergatik beldurra? Teknologiaren garapena beti da beldurgarria?
Horretaz aritu gara Bigarren Kafean.