Live

Bigarren Kafea

Picasso eta Warholen artelanak suntsituko dituzte Julian Assange hiltzen bada

Artista errusiar batek 16 artelan gorde ditu kutxa gotor batean; Picasso, Rembrandt, Warhol... guztira, 37 milioi eurotik gorako balioa duen bilduma, eta esan du, Julian Assange kartzelan hiltzen bada, suntsitu egingo dituela. 

Audio_placeholder

Picasso eta Warholen artelanak suntsituko dituzte Julian Assange hiltzen bada

Loading player...
Imagen de Assange en una protesta contra su extradición.
Imagen de Assange en una protesta contra su extradición. (AFP)

Pirinio Garaietako departamentuan badago Cauterets (gaskoieraz Cautarès) izeneko udalerri txiki bat. Cauterets ezaguna da ur termalengatik; XIX. mendean oso ezagunak egin zirenak. Thermes de César, las Thermes les Griffons edo Thermes du Rocher. Bertatik, pertsonaia historiko ugari pasa dira: George Sand, François-René de Chateaubriand, Victor Hugo, Napoleón III eta bere ama, Hortensia de Beauharnais edo Bernadette Soubirous. 

Garai hartakoa da muino batean dagoen eraikin hori bat, erietxe edo sendategia izandakoa. Egun, Andrei Molodkin artista errusiarraren etxea dena. Baina XIX. mendeko eraikinaren kanpkaldea baino, askoz interesgarriagoa da barnean dagoena. Eta zer dagoen? 32 tonako kutxa gotor suitzar bat, Molodkinek Amsterdametik ekarritakoa, eta Berlingo bi segurtasun-aholkulariren laguntzarekin batera morroilatutakoa. 

Barnea, 16 artelan: Picassoren, Rembrandten, Andy Warholen edo Santiago Sierraren lanak. Molodkinek dio, gutxi gora behera berrogei milioi dolar inguru balio dutela guztira. Eta hori, momentuz, antza denez, bildumagile gehiagok euren artelanak eskaini baitizkiote Molodkini. Baina zertarako? Bada, ‘Dead Man’s Swicth’ proiekturako. 

Artelanez betetako gotorkutxaren erdian bi upel zuri daude,  ponpa pneumatiko txiki batekin lotuta, batek hauts azidoa daukana eta besteak azeleragailu bat, kutxa gotorraren edukia bi ordutan hondakin bihurtzeko moduko erreakzio kimiko indartsua eragin dezakeena. 

'Dead Man’ Switch' izena du proiektuak; hau da, 'Hildako gizonaren etengailua'. Baina nor da hildako gizona? Julian Assange. Guztiok ezagutzen duguna, Assange, WikiLeakseko sortzailea, une hauetan Londreseko segurtasun handiko Belmarsh espetxean preso dagoena. 2019ko apirilean, Assangeren aurkako hacking salaketa bat agertu zen berriro eta hilabete geroago, AEBetako Gobernuak kargu berriak gehitu zizkion, WikiLeaksen dokumentu militar eta diplomatiko sekretuak zabaltzeagatik Espioitza Legea urratzeagatik akusatuz… eta horrela, egunak joan eta egunak etorri, hamarkada bat baino gehiago daramagu #FreeAssange aldarrikatuz. 

Datorren astean, otsailaren 20an eta 21ean, Assangek Estatu Batuek hura estraditatzeko agindua errekurritzeari buruzko epaiketa bati aurre egin beharko dio. Epaiketa hasten den egunean, bi bideokamera piztuko dira Cauteretsen, Frantziako ur termalen herrian. Bata kutxa gotorraren txoko batean eta bestea kanpoan eta bideoa ikusgai egongogo da Youtuben, zuzenean, streaming bidez. Eta hemen dago proiektuaren gakoa. Assange kartzelan hiltzen bada, urrutiko kontroleko botoi bat aktibatuko da erreakzio kimikoa abiarazteko, eta kutxa gotorraren edukia desegingo da, artelanak guztiz suntsituz. Aldiz, Assange aske uzten badute, artelanak euren jabeei itzuliko zaizkie. Izan ere, Molodkinek uste du Assange Estatu Batuetara estraditatzeak eta han espetxeratzeak "arrisku handian" jarriko lukeela bere bizitza.

Badirudi, bihar itxiko dutela kutxa, eta uneren batean museo batera eramango dutela. Zer da garrantzitsuagoa, ondare kulturala ala Assangen bizitza? Horretaz jardun dugu Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa