Live

Txikiak hazten, kritikotasuna garatzen

2021ean irratia etxetik egiten ari ginela hartu zuen parte lehendabizikoz MusikHaria saioan Malen Gurrutxagak (Aia, 2011). Iaz bi urte barru itzuliko zela esan zuen arren, urtebeterako bueltatu da eta hamabost kantuz osatutako zerrenda eraman du.

Audio_placeholder

Txikiak hazten, kritikotasuna garatzen

Loading player...
Malen Gurrutxagak ohitura bilakatu du inauterietako jai-egunetan MusikHaria saiora bisita egitea.
Malen Gurrutxagak ohitura bilakatu du inauterietako jai-egunetan MusikHaria saiora bisita egitea. (Iker GURRUTXAGA)

Rocka gazteentzat hilda dagoela dionak, ez du Malen Gurrutxaga ezagutzen. Hamabi urte baino ez dituen arren, genero horren maitale amorratua da, «egunerokotasunean eta inguruan bestelako doinuak ere entzuten» dituen arren. MusikHaria saioa 2020ko otsailaren 10ean abiatu zen, eta, laugarren urteurrenarekin batera etorri da hirugarrenez Malen irratira.

Oraingoan ez digu musika taldearen proiektuaz hitz egin, ez digu ea zerbait ikasten ari ote den edo ez aurreratu. «Bertsio gaua laster izango da Orioko Etxeluze Gaztetxean eta bertan sorpresaren bat izango da», hori da misterioan utzi digun zatia Gorka Urbizuren ‘Janela bat’ kantua aurkeztu digunean.

Kriterioa fintzen eta kantuen hautaketa azaltzeko modua helduen parera iristen ari dela konturatu gara denboraren poderioz. Bederatzi urte zituen lehen aldian, hamabi oraingoan, eta bidean musika asko eta kontzertuak ere mordoxka entzun ditu aiarrak.

Hauxe izan da aurtengorako hautatu duen zerrenda:

– Bananas - Ulia

– Gorka Urbizu - Janela bat

– The Baboon Show - Same old story

– Bele - Beruna urre

– Taylor Swift ft. Bon Iver - Exile

– Italobrothers - Stamp on the ground

– Residente - René

– Iker Lauroba ft. Lide Hernando - Ke bonba

– Akaleia ft. M I C E - Izenaren baldintza

– Monsieur LeCrêpe - M.L.C.

– Tapia eta Leturia Band - Gipuzkoarrok errosariyo santuba!

– Liher - Orbainetan lehena

– Kokein ft. M I C E - Eztanda

– Wos - Arrancármelo

– Ezpalak - Zatoz

Jaurlaritza Logoa