Live
Azkeneko asteetan, pertsona ugari pasa dira Max Center eta Zubiarte merkatal guneetatik, kriptotxanpon kopuru txiki baten truke, begi-ninia eskaneatzeako.
Worldcoin da honen atzean dagoen enpresa, Sam Altman OpenAIren zuzendariarena. Inork ez daki oso ondo zein den proiektu honen helburua, eta zertarako erabiliko dituzten begi-ninietatik ateratako datu biometrikoak, baina dagoeneko mundu-mailan 3 milioi pertsonek hartu dute parte.
Unai Elordi Hidalgok proiektuak zertan datzan azaldu digu, datu hauek lagatzetik eratorritako arriskuak kontatu dizkigu eta teknologia biometrikoaz aritu zaigu Bigarren Kafean.


