Live
Gizon perfekzionista zela dio Cristobal Balenciaga. Diseinuen kontrola behar zuen eduki hasieratik amaieraraino. Besteak beste, Getarian sortutako goi mailako jostunaren ezaugarri hori aski garbi erakusten da Joxe Mari Goenagak, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako 'Cristobal Balenciaga' telesailan.
50 minutuko sei kapitulutan, jostunak Parisen egindako ibilbidea eta garapena kontatuko digute. Misterio handiko gizona zen Cristobal Balenciaga, apenas eman zuen elkarrizketarik, eta argazkiak ere ez zituen maite. Baina telesaila ez da moda eta goi mailako jostungintzara mugatzen, puntada luze eta laburren artean politikaz, lehiaz, merkatuaren aginteaz, maitasunaz eta norberaren beldur eta nahiez ere ari baita 'Cristobal Balenciaga' telesaila.