

Live 00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
02:00h - 03:00h
Gelditu Makinak (Errepikapena)
03:00h - 05:00h
Zebrabidea (errepikapena)
Liburua bere egitea iradokitzen dio idazleak hasieratik. «Izango dira liburua azkar irakurriko duenik baina norberak erabakiko du liburuari zenbat denbora eskaini nahi dion. Hausnarketarako elementu asko daude». Karnele Gorroñoren ilustrazioek jantzi dute liburua eta lehen orrietan ezkur baten bilakaera erakusten da, orrialde zurien artean.
Horrek irakurlearengan eragina duela aitortu digu Goikoetxeak. «Hasieran ez dago hitzk baina kontakizuna lehen orrialdean hasten da. Isiltasunek, hutsuneek deseroso sentiarazten gaituzte. Irakurlea liburuarekin nahi duena egitera bultzatu nahi da».
Elkarrizketa bidez ahoz gora esaten dena, protagonistek bakoitzak norberarentzat egiten dituen hausnarketak eta kontatzen ez direnak uztartu ditu Goikoetxeak kontakizunean. «Liburuan gauza asko gertatzen dira kontatu gabe. Irakurlea kontatzen ez diren baina gertatzen diren kontu horietara ahalik eta gehien gerturatzea nahiko nuke».
Entzun Irati Goikoetxearekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
