Live

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Mikel Moñux

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Mikel Moñux

Loading player...
Mikel Moñux Doinuetatik Haratago podcastean.
Mikel Moñux Doinuetatik Haratago podcastean. (Bigarren Kafea)

Mikel Moñux izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu entzule gisa musikarekin duen harremana deskribatuz. Bizitzan zehar zein azkenaldian egunerokotasunean presentzia handia izan dutenak zerrendatzea erabaki du.

Lehen kantu kuttun gisa, Sugarbabes taldearen 'Overload' abestia aukeratu du Mikelek. 2000. urteko One touch diskoko single ezaguna da hau eta Mikelek badu arrazoirik bere lehen kantu kuttun gisan aurkezteko. «Nere biziztan ilegalki jeitsi nuen ehen diskoa izan zen, abestia izugarri gustatzen zait eta batez ere bertako harmoniak».

Bigarren kantu kuttun gisan Hot Chip taldearen 'Boy from school' ekarri nahi izan du gurera Mikelek, hauek ere britainiarrak. 2006ko The Warning diskoan aurki dezakegu kantua. Hauxe aipatu digu Mikelek. «Esan dezaket kantu hau izan zela, nolabait, nire lehen introdukzioa-edo musika elektronikora, entzutean oroitzapen asko ekartzen dizkit, tabernan lan egin nuen garai horietako oroitzapenak».

Hirugarren kantu kuttun gisa Børns taldearen 'Past Lives' kantua ekarri nahi izan digu Mikelek, 2015 urteko Dopamine diskotik ekarria. «Entzun nuen momentutikan kuttuna da kantu hau, gogoan dut HBOko Girls seriean entzun nuela, eta hasieran emakume bat iruditu zitzaidala. Egia esan, izugarri gustatzen zait bere ahpstaren tonua eta nola erabiltzen duen».


Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Beyoncé-ren 'Pure/Honey' aukeratu du Mikelek, lehengo urteko Renaissance diskoko ereserkia. «Ziur aski urte honetan gehien entzun dudan abestia da, bi abesti batean bezala dira, pila bat gustatzen zait lehen zatiko base teknoa, eta bigarren zatiko harmoniak ere izugarriak iruditzen zaizkit».

Jaurlaritza Logoa