Live

Bigarren Kafea

«Hezkuntza mundutik haratago doan laguntza eskaintzen saiatzen gara»

Gizartea pertsona ezberdinez osatuta dagoela badakigu, baina zer hartzen dugu kontuan dibertsitatea aipatzerakoan? Ortzadar elkarteak adimenaren inguruan egiten du lan. Mugako adimena duten pertsonei aldizkako laguntzak ematea dute helburu, bizitza duina eta autonomoa lortzen laguntzeko.  

Audio_placeholder

«Hezkuntza mundutik haratago doan laguntza eskaintzen saiatzen gara»

Loading player...

Mugak topatu eta horiei aurre egitea izan du helburutzat Ortzadarrek. Gizartean, aisialdian, etxebizitzan eta harremanetan laguntzen diete erabiltzaileei. «Hasiera batean, guraso elkarte modura sortu zen, beraien seme-alaben hezkuntza behar bati erantzuteko; hezkuntza sistemak ez zituen behar horiek asetzen eta alternatibak ez ziren egokiak», azaldu du Leire Yeregi, elkarteko gizarte hezitzaileetako batek. 

Pixkanaka ordea haurrak heldutzen hasi zirenean konturatu ziren, hezkuntzaz gain, bazituztela beste behar batzuk. «Hezkuntza mundutik haratago doan laguntza eskaintzen saiatzen gara», kontatu du Yeregik, eta horregatik aisialdiari, edota etxebizitzaren gaiari ere erantzuten diotela, besteak beste. 

Ugaitz Arrizabalaga Ortzadarreko bazkideak azaldu du txikitan izan zuela lehen kontaktua elkartearekin: «Eskolako psikologoak gomendatu zidan Ortzadar, eta bertako tailerretan hasi nintzen». Gaur egun lana, lagunak eta oporraldiak beste hainbat arloren artean, elkartearekin lotuta ditu erabiltzaileak. «Lagunak egin, jendea ezagutu, gauzak egiten ikasi…Oporraldiak ere egiten ditugu, eta dena errazagoa egiten zaigu Ortzadarrekin», esan du Ugaitzek. 

Inklusibitateak duen garrantziaz eta egiten duten lanaz aritu dira gurean Ugaitz Arrizabalaga eta Leire Yeregi.

Jaurlaritza Logoa